Eibarren garapenean eragin handia izan zuten basoetako egurrak, uraren indarrez mugitutako burdinolek eta Gaztelako Erreinua hornitzen zuten arma-fabrikek. Haran estu batean kokatua, hiria bere hondakinen gainean hazi da, erreken ibilguak eta mendien magalak hartuz. Ingurune naturalarekin eta ondarearekin izandako harreman zailak gorabehera, Eibar hiri indartsu, bizi eta ekintzaile bihurtu da, historian zehar izandako zailtasunak gaindituz.
Barakaldon jaioa, Josean Blanco eibartar batekin ezkontzeko tentaldian erori zen, eta, harrezkero, hogeita hamar urtetik gora daramatza Ego-aren hirian. Jendaurrean aitortzeko moduko lanen artean, itzultzaile, kazetari, irakasle eta idazle gisa...
Eibarren garapenean berebiziko eragina izan zuten basoetatik ateratzen zen egurrak, errekako urek bultzatutako burdinolek eta Gaztelako Erreinuaren hornitzaile izan ziren arma-fabrikek. Mendiz inguratutako lur-zerrenda estuan kokatua, gaur egungo hiria gerrek eta uholdeek astindutako eremuaren gainean eraikiz joan da, eta bide luze horretan, errekarenak ziren lekuak eta mendi-barrenak beretu ditu. Eibarrek harreman gazi-geza izan du aspalditik ingurunearekin eta arbasoengandik jasotako ondarearekin, baina tirabira latz horrek berak hiri indartsu bihurtu du, ezbeharrak gaindituz aurrera egitea lortu duen hiri adoretsu eta ekintzailea.